Altaffaylla Kultur Taldea 1985. urtean sortu zen; hain zuzen ere, lehen liburua atera zuenean. Kultur erakundearen izaera izan zuen, harik eta 2000. urtean kultura orokorrari eta bereziki Nafarroako kulturari eskainitako Fundazio bilakatu zen arte.
Hogeita hamar urtetan zehar, argitalpenak argitaratzeaz gain, Memoria historikoarekin, euskararekin, hirigintzarekin, ondare historikoarekin eta bestelakoekin zerikusia duten etengabeko jarduerak eta jarduera ezberdinak egin ditu. Lana Tafallan egiten du, gure geografia osoan ezagutzen den arren. 60 liburutik gora argitaratu ditu.
CENLIT EDICIONES nafar argitaletxea 1976. urtean sortu zen, eta urte asko eman ditu hezkuntzaren, irakaskuntzaren eta zenbait jakintza-eremu bereziren inguruko liburuak argitaratzen.
DENONARTEAN, batetik, nazioarteko mailan ezagunak diren egileen obrak euskarara ekartzeko sortu da, eta, bestetik, euskaraz sortutako obrak zein euskal gaien ingurukoak argitaratzeko. Katalogo orekatua du helburua, argitaletxearen funtsari eta egileei dagokienez, eta, horregatik, idazle oso ezagunen ondoan –Lev Tólstoi edo Fernando Pessoa, esate baterako–, euskal idazle berrien aldeko apustua ere egiten ari da (Mikel Mendibil, Rebeka Elizegi edo Egoitz Garro, esaterako). Kalitateko lanak eskaini ez ezik (irudiak, marrazkiak, argazkiak...), balio pedagogiko unibertsalak ere bultzatu nahi ditu: ekologismoa, adiskidetasuna..
Mintzoa argitaletxea Segundo Otatzu Jaurrietak sortu zuen 1983an, ahanzturan eta bazterrean gera ez zitezen gure historia, gure idazleak eta Nafarroa. Gure espezialitatea, bat eta bakarra, Nafarroako historiarekin lotura duten liburuak, bildumak eta faksimileak argitaratzea da. Idazle hauen lanak eta beste hainbatenak eman ditugu argitara: Esteban de Masparrauta, Pedro Agramont y Zaldibar, Alfonso López de Corella, Arturo Campión, Iturralde y Suit, Navarro Villoslada, Aranzadi. Hauxe da gure helburua: jendeak ariman sartzea eta bihotzean eramatea "gurea dena", eta ez ezagutzeagatik gutxietsi ordez, zer den jakin, maitatu eta gorestea.
1983an bere ibilbideari ekin zion PAMIELAk 700 titulu baino gehiago, euskaraz zein gaztelaniaz, argitaratu ditu, diseinu zaindua batez ere kultur arloko etengabeko presentzia publikoa dauzkalarik. Oso idazle ezagunenen (Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Joxemari Iturralde, Patxi Zubizarreta…) fikzioko lanak (narrazioa, poesia, haur eta gazte literatura) argitaratzen ditu euskaraz.
Euskal Herriko historia, kultura eta gizarteari buruzko saiakerak euskaraz zein gaztelaniaz argitaratzen ditu. La Navarra marítima, Orhipean (euskara, gaztelania, frantses eta ingelesezko bertsioekin), Navarra, Castillos que defendieron el Reino edo El deseo de leer bezalako liburuak erreferentzia argiak dira bai espezialistentzat, bai publiko handiarentzat.
Txalaparta euskal argitaletxea libre eta independente bezala definitzen da. Nafarroatik konpromisoa du Euskal Herriko kultur subiranotasunarekin eta informazioarekin, eta planeta solidarioaren eta anitzaren aldeko apustua egiten du. Helburuetariko bat da munduko herrien arteko harremana hobetzen, errealitatea aldatzen, memoria historikoa gordetzen eta dibertsitaterako eta utopietarako bideak irekitzen dituen edozein literatura-sormenaren bozeramaile izatea.
Editore Independenteak izenarekin herrialde ezberdinetako hainbat argitaletxerekin argitaratzen dute askatasuna bermatze aldera monopolioaren eta pentsamendu bakarraren aurrean.
1988aren udazkenean tolosarrez osatutako hirukote bat bildu zen Donostiako bazter-auzo bateko taberna batean: kontua da argitaletxe bat sortzea bururatu zitzaigula.
Dirua eskas baina ausardia sobran zuen taldetxoa –Xabier Olarrak, Joseba Urteagak eta Jose Manuel Gonzalezek osatua– 1989ko apirilaren 14an –egun «siñalia» munduan izan diren errepubliken erreinuan–, Iruñean bildu zen, eta sozietate mugatuaren lege-figura eman zion IGELA argitaletxeari. Mugarik ez zen falta, beraz. Are gutxiago asmo eta ametsik.
Argitaletxeak Iruñeko kale Nagusian ezarri zuen egoitza. 1989ko abenduan kaleratu ziren Igela zigiluaren lehenbiziko bi liburuak, eta horrela eman zitzaien hasiera Sail beltza eta Enigma izeneko bildumei. Hurrengo urtean berean eman zitzaion hasiera Literatura izeneko sailari. Gerora beste hiru sail ireki ziren: Mintaka, Gabonetako ipuinak eta Bidelagun.
IGELA argitaletxearen ezaugarri nabarmenena mundu osoko literaturako obrarik esanguratsuenetako batzuk hautatu eta haien itzulpenak argitara emateko asmoa zen. Eta hori egin dugu gehien bat gaur arteko ibilbidean: ehun eta hamabost titulu inguru euskararen ondarera ekarri. Hor aritu eta trebatu dira gaur egungo euskal itzultzaile punta-puntako batzuk
Eunate argitaletxea duela 30 urte baino gehiago sortu zen Iruñean (Nafarroa), hiru unibertsitate dituen hirian, hain zuzen material akademikoa argitaratu asmoz: medikuntza, zuzenbidea, ekonomia eta gizarte lana, hasiera batean. Gerora, espiritualitatearen eta teologiaren gaiei ere heldu zien. Handitu ahala, eleberriak, ipuinak eta poesia editatzen hasi zen, autore eta obra gehiagori leku eginez. Gaur egun, belaunaldi aldaketa egin eta gero ere, helburuak ez dira aldatu: literaturari dagokionez, helburua da kalitatezko lanei jendaurrean aurkezteko aukera ematea; dibulgazioaren eta unibertsitatearen arloetan, berriz, lan berritzaileak eskaintzea, zorroztasun akademikoa dutenak eta interes orokorrekoak direnak.
Kilikids argitaletxeak irakurtzeko ohitura sustatu nahi du txikienen artean edota haien irudimena zabaldu alegiazko historien bitartez. Material pedagogikoen artean, haurrentzako ipuinak, historia luzeagoak edo puzzleak dituzte. Halaber, bideojoko bat argitaratu dute mugikorrerako eta tabletarako, eta youtube-ko kanal bat dute pertsonaien historiekin.
GOR DISCOS enpresak 26 urteko esperientzia du musika-interpretarien diskoak ekoizten eta material hori banatzen penintsulako denda-kateetan (Media Markt, FNAC, Elkar, e.a.). Talde horiek jaialdiek, erakundeek, Udalek eta kultur programek kontratatu ohi dituzte. Berri Txarrak edo Piperrak taldeak GOR DISCOS enpresan konfiantza duten bandetariko batzuk dira.
Lamiñarrak 2004. urtean hasi zuen bere argitaletxe-ibilbidea. Katalogoan batez ere Nafarroako Historiarekin eta Etnografiarekin loturiko izenburuak aurkituko ditugu; horrela, Nafarroako kultur ondarea sakontzen duten ikerketa historikoko hainbat monografia eta tokiko tradizioak argitaratu ditu.
Argitaletxe hau 2017an sortu zen. Orain arte, 10 liburu argitaratu ditugu, izan eleberri, izan saiakera, izan haurrentzako album. Zuzenketa-, maketazio-, azalen diseinu- eta itzulpen-lanak ere egiten ditugu.
Euskal Memoria Fundazioa 2009ko azaroan sortu zen Tafallan, memoria historikoa berreskuratzeko eta berriz eraikitzeko helburuarekin, eta, horretarako, konpromiso bikoitza agertuz: alde batetik, dibulgazioari begira, urtero liburu bat eta bi aldizkari argitaratzea; eta, bestetik, bildumari begira, Dokumentazio Gune Iraunkorra eraikitzeko urrats trinkoak ematea. Bazkide sustatzaileen babesari esker, Fundazioa memoria historikoa batzeko, katalogatzeko eta zabaltzeko erremintak sortzen ari da. Aldi berean, Euskal Memoria Nafarroako Gobernuak memoria historikoaren inguruan sortutako lan-taldearen barnean aurkitzen da.
NABARRALDEn gure memoria kolektiboa berreskuratzeko eta ezagutzeko ahaleginean urte asko daramatzagu. Ahanzturaren aitzinean gertatutakoak ikasi baino ez dugu, egungo egoerara ailegatzeko.
Gure historiaren kontzientziak, bai eta talde ondarearen beste forma batzuek ere, nor garen esanen digu, egungo errealitatean bizi ditugun arazoetako asko nondik datozen ulertzen lagunduko digu, eta etorkizunari elkarrekin ekiteko orduan gure erreferenteak zeintzuk diren argi ikusten ahalbidetuko digu.
Guretzako, nafar Estatuko hiritarren baldintza politikoa bete-betean berreskuratzea gure oinarrizko eskubide demokratikoa da, nahitaezkoa gainerako eskubideak modu egokian gauzatzeko. Gizakiaren zein gizataldearen presentzia esan nahi du honek munduko kultur, hizkuntza eta ekonomiaren alorrean.
NABARRALDE, honela, ikerketa-proiektu gisa eraikitzen da, ezagutza, sustapena, bilgunea... eta funtsezko helburua du, hain justu, kulturaren, historiaren eta gizatalde gisa eratzen gaituen guztiaren zabalkunde handiena egitea.
NABARRALDE tresnaren beharraz uste osoa dugu, eta haren sorkuntzan unibertsitate, enpresa eta lanbide ugaritako hainbat pertsonak hartzen du parte. Baina honelako proiektu bat ez da bideragarria gizartearen babes zabalik gabe. Zure laguntza behar dugu, bai ikerketa moduan, esku-hartze moduan... baita sustatze soilarekin ere. Oinarri ekonomiko sendoak askatasuna eta indarra ematen du lan egiteko.
Argitaletxe independentea da, arte eszenikoei, feminismoari eta pentsamendu garaikideari lotutako liburuak argitaratzean espezializatua.
Liburuak argitaratzeko toki txiki bat eraikitzeari ekin genion, 2011n, baliabide txikiak baina gogo handiak tartean. Gu eta gure irrikak partekatzen dituzten pertsonak seduzitzeko moduko liburuak argitaratu nahi genituen han. Toki beti irekia behar zuen, beti bukatugabea eta zalantzagarria. Eta logela, bilduma, ate eta leiho gehiago ditu orain, nor garen erakusten dutenak: emakumeak, feministak, argitaletxea altxatzen lagundu duten guztien besoen sostengua dutenak. Libururik onenak argitaratu nahi ditugu, imajinarioa eta praktika kolektiboak zabaltzen laguntzen duten liburuak, esperientziak, jakintzak eta kontakizunak trukatzeko aukera ematen dutenak.
LAETOLIren helburua denborarekin argitalpen-funts handi bat osatuko duten liburuak argitaratzea da, zientzia-dibulgazioan, pentsamendu kritikoan eta Ilustrazioaren aldarrikapenean arreta berezia jarriz. Serafín Senosiainek sortu zuen 2004an.