Nahiz eta independentzia aldarri ohikoa izan {guztiz beharrezkoa da, gainera, sektorearen kontzentrazio dinamiken aurrean), argitaletx:e guztiek beren testuinguruarekiko interdependentzia estuan lan egiten dute. Mahai-inguru hauen bidez, bidegurutze horietako batzuetan jarriko dugu arreta, gerora horietan zehaztasun handiagoz eragiteko asmoz. 

19 I ASTEARTEA: Historiaren pisua: erreleboaren auzia
Argitalpen-abentura ororen sorreran, bidegurutze delikatuak, bizi-interdependentziak biltzen dira, liburuak betetzen duen funtsezko espazio horretara nor sartzen den eta nor ez ahalbidetzean, ideien zirkulazioan erabakigarria baita. Gurutzaketa horiek basakeria gehixeagorekin agertzen dira berriro, abenturaren buru eta gidari izan zena desagertzen denean eta argitalpen-jarduera ahalbidetzen duten aliantzen eta harremanen ehuna berreraiki behar denean. Lehen pertsonan ariko dira horretaz: 

  • Constantino Bértolo, Debate argitaletxeko editore eta Caballo de Troyaren sortzailea, Penguin Random House argitaletxearen baitan, Espainiako Estatuko literatur editore ezagunenetako bat, talde handi baten erreleboaz mintzatuko zaigu. 
  •  ]ose Mari Esparza, Txalapartaren sortzailea eta nafar edizioaren ikur bat, zeinak lekuko aldaketa azken urteotan egin baitu.
  • José Luis Ponce, Bellaterra (Katalunia) argitaletxe akademiko ospetsuko editorea, azken urteotan bere argitaletxearen lekukoa utzi duena.
 
20 I ASTEAZKENA: Biziraupen-estrategiak testuinguruan 
Argitalpen-jarduera mugitzen duten idealak batzuk edo besteak izan, egitura orok bere biziraupenaren erronkari aurre egin behar dio, oreka material beti zailen aurrean eta kasuan kasuko inguruneak baldintzatuta. Erronka komun horri aurre egiteko estrategiak askotarikoak izan daitezke. Hainbat bidetatik jotzen duten adibide sorta bat erakusten saiatuko gara hemen: Bretainia frantseseko hiri ertain batean argitaletxe eta liburu-denda bikote bat sortzea; ekitaldiak antolatzea Kataluniako argitaletxe kooperatiboari laguntzeko; eta eskala handiko nazioarteko koedizioak eta koprodukzioak sustatzea. Horretaz guztiaz arituko dira: 
  • Zoé Serafinowicz eta Johan Badour, Divergences argitaletxekoak (Bretainia), Quimperlé hirian izen bereko liburu-denda bat ere zuzentzen duen argitaletxe bretainiar gaztea.
  • Marc Garcés, Tigre de Paper (Katalunia) argitaletxeko koordinatzailea. Ka tal uniako kooperatiba bateko argitaletxe hori da Literal jaialdia aspaldidanik antolatzen duena; asko hazi da azken urteotan, eta beste bi zigilu sortu ditu, bata gaztelaniazko saiakera lantzeko eta bestea katalanezko narratiba.
  • Remei Piqueras, hiru hamarkada baino gehiagoz Parramon (Katalunia) argitaletxean nazioarteko salmenten saileko burua eta, ondoren, Paidotribo etx:ean. Esperientzia handia du elkarlanean egindako koedizio eta koprodukzio proiektuen nazioarteko kudeaketan.

21 I OSTEGUNA: Hizkuntzak, biztanleak eta argitaletxeak: hizkuntza gutxituekin lan egitea 

Hizkuntza gutxituetan editatzea, batez ere, konpromisoa da, erronkak dakartzan eta ingurunearekiko loturez mintzo den korapilo bat. Badirudi politika publikoen eragina biderkatu egiten dela merkatu baten tamaina mugatuaren aurrean, baina, era berean, gizartearen erantzuna agerikoagoa da eta beste testuinguru batzuetan imajinaezinak liratekeen estrategiak ernatzea ahalbidetzen du. Horretaz mintzatuko da, noski, euskal argitaletxe bat, galizieraz eta asturieraz lan egiten duten argitaletxe banarekin hatera, bai eta Sardiniako bat ere, hizkuntza gutxituetan idatzitako lanak italierara itzultzen espezializatu dena. Parte hartuko dute:

  • Pamiela argitaletxeko Lander Majuelo; Nafarroako argitaletxe klasikoetako bat da, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz jarduten dena.
  • Alejandro Tobar, Hugin e Munin argitaletxekoa (Galiza); hamarkada bat baino gehiago darama nazioarteko literatura galegoz ematen.
  • Ischire (Sardinia) argitaletxeko Alessi Schreiber; hizkuntza gutxituetako nazioarteko ekoizpenari arreta berezia eskaintzen dio argitaletxe hasiberri horrek.
  • Esther Prieto, Trabe argitaletxekoa (Asturias), bere hizkuntzara itzulitako nazioarteko klasikoen katalogo zabala osatu baitu.

Azoka aurrera ateratzen lagundu nahi?
Antolakuntzan parte hartu nahi baduzu, edo beste edozein ekarpen egin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.