Nafarroako Edizioaren IV. Azokaren (aurrerantzean NEA) helburua da Nafarroan argitalpenak sustatzea.
NEAren titulartasuna Nafarroako editore independenteei dagokie (aurrerantzean Batzorde Antolatzailea), eta batzorde horrek du azoka antolatzeko ardura; zehazki, egiteko hauek ditu:
Azoka bera eta azokan egiten diren ekitaldiak antolatzeko eta horiek aurrera eramateko beharrezko erabakiak hartzea.
Parte hartzeko eskaerak onartzea edo ukatzea, eta erakusmahaien esleipena eta kokapena ebaztea.
Araudi hau interpretatzea, hala egin beharko balitz.
Parte hartzaileak:
Erakunde fisiko edo juridikoak, beren egoitza fiskala Nafarroan badago eta liburuak, diskoak edo beste euskarri batzuk argitaratzen badituzte.
Beste erakunde batzuk, kasuan kasu, Batzorde Antolatzaileak gonbidatuta.
Parte hartzeko irizpideak:
Atal honetan zehazten diren baldintzak betetzea.
Epearen barruan eskaera orria betetzea eta NEAren araudia onartzea, Batzorde Antolatzaileak zehaztutako jarraibideen arabera.
NEA izen ematea onartu eta gero, epeen barruan parte hartze tasak ordaintzea, Batzorde Antolatzaileak jakinarazitako kontu korrontean.
Epez kanpo egiten diren izen emateak edota parte hartze tasen ordainketak ez dira aintzat hartuko eta azokatik kanpo geldituko dira.
Eskaera egiteak araudi hau osorik onartzea dakar, baita azoka modu egokian egin ahal izateko Batzorde Antolatzaileak adosten ahal dituen bestelako xedapenak onartzea ere.
Jardun egokia:
NEA espazio itxi batean egiten denez, ezin izanen da zarata ozenik egin, azoka bitartean antolatutako jarduerak ez eteteko edo oztopatzeko.
Batzorde Antolatzailearen baimenik gabe, ezin izanen dira erakusmahaiak mugitu, ez eta beste argitaletxeen lekua hartu ere, nahiz eta horiek hutsik egon.
NEAren zabaltze ordutegian, erakusmahaiak zabalik edukitzeko konpromisoa hartu behar dute argitaletxe eta diskoetxe parte hartzaileek.
Batzorde Antolatzailea arduratuko da azokako jardueren egitarauaz. Proposamenak onartuko dira soilik izen emate epearen barruan.
Antolatzaileek FENen egiten diren jarduerak grabatzeko eskubidea izango dute, nahiz eta edozein grabazio mota publiko egin aurretik baimena eskatuko zaion argitaletxeari.