Txalaparta euskal argitaletxea libre eta independente bezala definitzen da. Nafarroatik konpromisoa du Euskal Herriko kultur subiranotasunarekin eta informazioarekin, eta planeta solidarioaren eta anitzaren aldeko apustua egiten du. Helburuetariko bat da munduko herrien arteko harremana hobetzen, errealitatea aldatzen, memoria historikoa gordetzen eta dibertsitaterako eta utopietarako bideak irekitzen dituen edozein literatura-sormenaren bozeramaile izatea.
Editore Independenteak izenarekin herrialde ezberdinetako hainbat argitaletxerekin argitaratzen dute askatasuna bermatze aldera monopolioaren eta pentsamendu bakarraren aurrean.
Altaffaylla Kultur Taldea 1985. urtean sortu zen; hain zuzen ere, lehen liburua atera zuenean. Kultur erakundearen izaera izan zuen, harik eta 2000. urtean kultura orokorrari eta bereziki Nafarroako kulturari eskainitako Fundazio bilakatu zen arte.
Hogeita hamar urtetan zehar, argitalpenak argitaratzeaz gain, Memoria historikoarekin, euskararekin, hirigintzarekin, ondare historikoarekin eta bestelakoekin zerikusia duten etengabeko jarduerak eta jarduera ezberdinak egin ditu. Lana Tafallan egiten du, gure geografia osoan ezagutzen den arren. 60 liburutik gora argitaratu ditu.
Next Door argitalpen-plataforma bat da, eta bertatik liburuak argitaratzen ditugu, zientziaren eta osasunaren komunikazioari buruzko hitzaldiak eta ikastaroak eskaintzen ditugu, eta Yonki podcast-a ekoizten dugu. Enpresak hainbat Prisma sari jaso ditu ondoen editatutako liburuentzat, eta gure proiekturik pertsonalena, Yonki Books, hedabide berri onenaren Prisma izan da.
Ediciones Pompaelok katalogorik gabeko testuak berreskuratu nahi izan ditu, nondik gatozen ulertzeko eta nondik goazen orientatzen lagunduko diguten testu berriak argitaratzeko. Horretarako, liburu sorta bat argitaratzen hasi gara, formatu digitalean eta baita eskariaren araberako inprimaketan ere. Bazkideen eta irakurleen erantzunak gure lana bideratuko du.
Kilikids argitaletxeak irakurtzeko ohitura sustatu nahi du txikienen artean edota haien irudimena zabaldu alegiazko historien bitartez. Material pedagogikoen artean, haurrentzako ipuinak, historia luzeagoak edo puzzleak dituzte. Halaber, bideojoko bat argitaratu dute mugikorrerako eta tabletarako, eta youtube-ko kanal bat dute pertsonaien historiekin.
Euskal Memoria Fundazioa 2009ko azaroan sortu zen Tafallan, memoria historikoa berreskuratzeko eta berriz eraikitzeko helburuarekin, eta, horretarako, konpromiso bikoitza agertuz: alde batetik, dibulgazioari begira, urtero liburu bat eta bi aldizkari argitaratzea; eta, bestetik, bildumari begira, Dokumentazio Gune Iraunkorra eraikitzeko urrats trinkoak ematea. Bazkide sustatzaileen babesari esker, Fundazioa memoria historikoa batzeko, katalogatzeko eta zabaltzeko erremintak sortzen ari da. Aldi berean, Euskal Memoria Nafarroako Gobernuak memoria historikoaren inguruan sortutako lan-taldearen barnean aurkitzen da.
Alkibla argitaletxe independentea da, eta argazkigintza dokumentalarekin lotutako proiektu kulturalak eta editorialak lantzen ditu, literaturarekin eta beste diziplina eta adierazpide batzuekin elkarrizketa sortzailean. Irudi dokumentaletik heldu dakiokeen gai kultural, sozial edo politiko bakar bat ere ez zaigu arrotza. 2014an, "Imajina ezazu zenbat hitz" gure liburuak jaso zuen «liburu onenaren» lehen saria, Lan Orokorren eta Zabalkundearen kategorian, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak emana.
1983an bere ibilbideari ekin zion PAMIELAk 700 titulu baino gehiago, euskaraz zein gaztelaniaz, argitaratu ditu, diseinu zaindua batez ere kultur arloko etengabeko presentzia publikoa dauzkalarik. Oso idazle ezagunenen (Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Joxemari Iturralde, Patxi Zubizarreta…) fikzioko lanak (narrazioa, poesia, haur eta gazte literatura) argitaratzen ditu euskaraz.
Euskal Herriko historia, kultura eta gizarteari buruzko saiakerak euskaraz zein gaztelaniaz argitaratzen ditu. La Navarra marítima, Orhipean (euskara, gaztelania, frantses eta ingelesezko bertsioekin), Navarra, Castillos que defendieron el Reino edo El deseo de leer bezalako liburuak erreferentzia argiak dira bai espezialistentzat, bai publiko handiarentzat.
Katakrak argitaletxeak eleberriak eta saiakerak argitaratzen ditu, euskaraz eta gaztelaniaz. Bizi garen mundua ulertzen lagundu nahi duten testuak dira, sustraitik irauli ahal izateko. Leku guztietara iritsi nahi dugu, eta horregatik lizentzia libreak erabiltzen ditugu.
Eunate argitaletxea duela 30 urte baino gehiago sortu zen Iruñean (Nafarroa), hiru unibertsitate dituen hirian, hain zuzen material akademikoa argitaratu asmoz: medikuntza, zuzenbidea, ekonomia eta gizarte lana, hasiera batean. Gerora, espiritualitatearen eta teologiaren gaiei ere heldu zien. Handitu ahala, eleberriak, ipuinak eta poesia editatzen hasi zen, autore eta obra gehiagori leku eginez. Gaur egun, belaunaldi aldaketa egin eta gero ere, helburuak ez dira aldatu: literaturari dagokionez, helburua da kalitatezko lanei jendaurrean aurkezteko aukera ematea; dibulgazioaren eta unibertsitatearen arloetan, berriz, lan berritzaileak eskaintzea, zorroztasun akademikoa dutenak eta interes orokorrekoak direnak.
Argitaletxe hau 2017an sortu zen. Orain arte, 10 liburu argitaratu ditugu, izan eleberri, izan saiakera, izan haurrentzako album. Zuzenketa-, maketazio-, azalen diseinu- eta itzulpen-lanak ere egiten ditugu.
DENONARTEAN, batetik, nazioarteko mailan ezagunak diren egileen obrak euskarara ekartzeko sortu da, eta, bestetik, euskaraz sortutako obrak zein euskal gaien ingurukoak argitaratzeko. Katalogo orekatua du helburua, argitaletxearen funtsari eta egileei dagokienez, eta, horregatik, idazle oso ezagunen ondoan –Lev Tólstoi edo Fernando Pessoa, esate baterako–, euskal idazle berrien aldeko apustua ere egiten ari da (Mikel Mendibil, Rebeka Elizegi edo Egoitz Garro, esaterako). Kalitateko lanak eskaini ez ezik (irudiak, marrazkiak, argazkiak...), balio pedagogiko unibertsalak ere bultzatu nahi ditu: ekologismoa, adiskidetasuna..
Argitaletxe independentea da, arte eszenikoei, feminismoari eta pentsamendu garaikideari lotutako liburuak argitaratzean espezializatua.
Liburuak argitaratzeko toki txiki bat eraikitzeari ekin genion, 2011n, baliabide txikiak baina gogo handiak tartean. Gu eta gure irrikak partekatzen dituzten pertsonak seduzitzeko moduko liburuak argitaratu nahi genituen han. Toki beti irekia behar zuen, beti bukatugabea eta zalantzagarria. Eta logela, bilduma, ate eta leiho gehiago ditu orain, nor garen erakusten dutenak: emakumeak, feministak, argitaletxea altxatzen lagundu duten guztien besoen sostengua dutenak. Libururik onenak argitaratu nahi ditugu, imajinarioa eta praktika kolektiboak zabaltzen laguntzen duten liburuak, esperientziak, jakintzak eta kontakizunak trukatzeko aukera ematen dutenak.
Mintzoa argitaletxea Segundo Otatzu Jaurrietak sortu zuen 1983an, ahanzturan eta bazterrean gera ez zitezen gure historia, gure idazleak eta Nafarroa. Gure espezialitatea, bat eta bakarra, Nafarroako historiarekin lotura duten liburuak, bildumak eta faksimileak argitaratzea da. Idazle hauen lanak eta beste hainbatenak eman ditugu argitara: Esteban de Masparrauta, Pedro Agramont y Zaldibar, Alfonso López de Corella, Arturo Campión, Iturralde y Suit, Navarro Villoslada, Aranzadi. Hauxe da gure helburua: jendeak ariman sartzea eta bihotzean eramatea "gurea dena", eta ez ezagutzeagatik gutxietsi ordez, zer den jakin, maitatu eta gorestea.