Egitaraua

44 Konferentziak
Hitzaldiak
Jarduerak
2020. urr. 1
Aurkezpena
19:00
Gaztelu plazan - Karpan
50m
Doakoa
Bahiketa: labirintoan galdu barik
Asel Luzarraga

Buenos Airesko La Hoz egunkarian luzetsita daude, Matxinen artikulua iristen ez delako. Ez artikulua, ez Matxin bera. Haren inguruko berririk ez dagoela jabetzean, alarmak piztu zaizkio Eduri, lagun mina baitu; Euskal Herritik ihesi alde egin zuenean, Matxinek lagundu zion Argentinara. Bizi-bizi ari da Eduren burua, arriskuak ez baitira gutxi: ultra-eskuinak bahituko al zuen laguna, edo zerbitzu sekretuek? Nongotarrek, baina? Edo Euskal Herrira itzultzea erabaki ote du, berari ezer esan gabe? Sortuz gero inoiz desagertu ez diren beldurrak, mamuak, kontzientzia txarra, eldarnioak... Guztiak hasi dira dantzan Eduren baitan, bizitokiaren eta sorterriaren, iraganaren eta orainaren, errealitatearen eta fantasiaren arteko espiral zoro batean. Bahituta nor edo zer egon den ez jakiteraino.

Argitaletxea

Azoka aurrera ateratzen lagundu nahi?
Antolakuntzan parte hartu nahi baduzu, edo beste edozein ekarpen egin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.