Egitaraua

20 Konferentziak
Hitzaldiak
Jarduerak
2021. aza. 27
Hitzaldia
13:00
Edizio azoka, Gaztelu plazan
50m
Doakoa
Jan eta jabe + Askatu edo moztu
Tasio Erkizia + Nora Salbotx

Mendebaldean, jatea ekintza aski arrunta da, ohikoaren zentzuan, bai eta beharrezkoa ere; hain zuzen horregatik du dimentsio sozial eta politiko ikaragarria. Esperientziatik eta konbentzimendutik idatzitako saiakera didaktiko honetan, elikadura estrategikotzat aurkeztuko zaigu, nazio baten ekonomia, osasuna, kultura eta izaera uztartzen dituen esparrua delakoan. Egun nagusi diren nekazaritza intentsiboa eta agroindustria hizpide hartu eta, alternatiba gisara, zirkuitu laburraren, ekonomia zirkularraren eta saltoki kolaboratiboen alde egiten du. Egunez egun bestelako gizarte eredu bat eraikitzeko bidean lanabes izan nahian, liburuxka honek Euskal Herrian martxan diren proiektuak ezagutzera eman eta plangintza-manifestu adostu baten beharra agertzen du, bai eta botere eraldatzaileen arteko sinergiak proposatu ere. Elikadura baita, akaso, multinazionalen morrontzetatik askatzeko eta euskaldun jendea eta herria saretzeko alor oinarrizkoena.

----------------------------------------------------------------------------------

Bidasoaren bi aldeetara ere, hezkuntza, gurea, egundaino ez zaigu emana etorri. Bi estaturen interesen zerbitzura eraikitako sistemen gainetik, herri honen behar eta nahiei erantzunez egin dugun eta egiten gabiltzan prozesua da euskal hezkuntza. Hori dela eta, euskal hezkuntzagintzaz hitz egiten da liburu honetan; bizirauteko behar gorrian sortu, bulkada komunitarioan hazi eta gaur egunean mehatxu eta erronka berriei aurrez aurre begiratu beharko diena. Euskal hezkuntza sistema publiko-komunitario euskaldun, feminista, demokratiko eta aske baten korapiloa dekolonitateetan askatzea dagokigu, kanpo, barne zein gure baitakoetan. Askatzea diogu... edo moztea!

Argitaletxea

Azoka aurrera ateratzen lagundu nahi?
Antolakuntzan parte hartu nahi baduzu, edo beste edozein ekarpen egin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.